XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diputatuen Kontseiluaren irailaren 5eko 1.337/1989 FORU DEKRETUA, zeinen bidez enpresari Litutxipiko Industri Poligonoan 3.995 metro karratuko lursail bat, Aguraingo 8 Poligonoko beste finka batzuetako bereizkinak elkartuz osatua, esleitzen zaien, lursaila deskribatu eta salmenta-prezioa eta besterenganaketaren baldintza batzuk adierazten direlarik.

Diputatuen Kontseiluak 1989ko maiatzaren 30eko 988 zenbakiko Foru Dekretuaren bidez, enpresari Litutxipiko Industri Poligonoan, Agurainen, 4.500 metro karratu inguruko lursail bat erreserbatzea erabaki zuen, hirugarrenei besterenganatzeko industri pabiloi bat, unitate bezala edo lokaletan zatitu litekeena, eraiki zezaten.

Aldi berean, erabaki zen lurra sozietateari salduko zitzaion prezioa metro karratuko 2.000 pezetakoa izango zela, baldin eta behin-betiko erosketa 1989ko azaroaren 30a baino lehen egiten bazen.

Halaber, Foru Aldundiarentzat 5 urteko epeaz erabil zitekeen atzera-eskuratzeko eskubidea erreserbatu zen.

Egun honetan, sozietateek lursailaren behin-betiko esleipena eskatzen dute, pabiloien jabetza erosleetariko bakoitzari eskualdatu ahal izateko, bere alde alegatzen dutelarik gorago aipatutako Foru Dekretuan ezarritako baldintza guztiak bete dituztela.

Kontutan hartuz baldintzak egitez bete direla eta, egoera honetan, ez dagoela esleipena atzeratzerik, eskatzen den bezala.

Arauzko informeak ikusirik.

Horren ondorioz, Ekonomia eta Planifikazio Saileko Foru Diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako Bilkuran gaia aztertu ondoren, ERABAKITZEN DUT: 1.- enpresari Litutxipiko Industri Poligonoan 3.995 metro karratuko lursail bat esleitu, zein Aguraingo 8 Poligonoko ondorengo bereizkinak elkartuz osatua dagoen: 240 metro karratu 39 zenbakiko lursailetik.

554 metro karratu 41 zenbakiko lursailetik.

1.681 metro karratu 42 zenbakiko lursailetik.

1.520 metro karratu 45 zenbakiko lursailetik.

Ateratzen den lursailak, forma errektangularrekoa, ondorengo mugak ditu: Iparraldetik poligonoko bidea; Hegoaldetik, 39.aren aldameneko lursaila; Sortaldetik, Santa Barbara errekaren babeserako berdegunea; eta Sartaldetik, 41., 42. eta 45. Lursailen enparatua.

Azalera hipoteka-kargetatik eta errentamenduetatik libre dago eta garbia da, hots, haren truke ez da bide, berdegune edo erabilera amankomuneko zonetarako lurrik eman behar, ez eta lursailetik kanpoko urbanizazio orokorretan dagokion partea ordaindu ere.

2.- Prezioa metro karratuko 2.000 pezetatan jartzen da.

Honek guztira 7.990.000 pezeta egiten du, zeinetatik dagoeneko g 900.000 pezeta ordaindu diren; beraz, 7.090.000 pezeta geratzen dira ordaintzeko.

Kopuru hau Arabako Aurrezki Kutxa Probintzialean Poligono honetarako irekitako kontuan sartu beharko da 1989ko azaroaren 30a baino lehen.

3.- Lursailean eraikitako industri pabiloiak hirugarrenei osorik nahiz parte batean besterenganatu ahal izango zaizkie, metro karratuko 25.000 pezetako prezioan gehienez, mota desberdinetako industri iharduerak kokatzeko.